Doktoregaien eta Ikertzaile gezteen lanen aurkezpena
AURKEZTEKO EPEA UZTAILAREN 7RAINO LUZATU DA
Doktoregaiek eta ikertzaile gazteek haien lanak aurkezteko proposamenak ekainaren 1a baino lehenago aurkeztu ahal izango dituzte, Astearen helbide elektronikoaren bidez (siem.estella@navarra.es). Batzorde Zientifikoak proposamenak ebaluatuko ditu eta guztien artean gehienez ere 10 aukeratuko ditu. Hartutako erabakia ekainaren 15ean jakinaraziko da.
Tesiaren zuzendariaren, ikertzaile senior baten, ikerkuntza programaren zuzendariaren edo baliokide baten balorazio motz bat (100 hitz gehienez) emango da.
Aukeraketan honako alderdiak hartuko dira kontuan:
Proposamenak Astearen gaiarekin edo harekin lotutako alderdi edo gaiekin duen lotura.
Doktoretza formakuntzaren garaiaren parte diren lanen aurkezpena lehenetsiko da.
Ikertzaile gazten proposamenetan, doktoreak izan ala ez, 3.1 puntuan adierazitakoaz gain, gaiaren garrantzia eta zuzendariaren edo ikertzaile seniorraren balorazioa hartuko dira kontuan.
Aurkezpenak programan adierazten den egunean egingo dira, sistema honen arabera:
Aurkezpenak 10 minutuko iraupena izango du gehienez ere, ezingo da luzatu eta lanaren helburuak eta dagoeneko garatu diren alderdiak aurkeztu ahal izango dira, baita ikertzaileak egoki deritzon arazoak edo ikuspegiak ere.
Power point bat edo proiekziorako antzeko sistema bat erabili ahal izango da.
Aretoan dauden pertsonekin eztabaida bultzatzeko, zalantzak galdetu eta iradokizunak egiteko saio bat egingo da.
Doktoregaiek, ikertzaile gazteek eta ikasleek oro har eskuragarri dituzten bekak eskatu ahal izango dituzten (10); bekek ostatua eta mantenua ordaintzen dute. Haien lanak aurkezten dituzte10 doktoregai eta/ edo ikertzaileek beka eskuratuko dute.
Astearen aktak argitaratzen diren unean, aurkezpenaren laburpen bat edo zati bat argitaratu ahal izango da, baina gehienez ere 25.000 karakterekoa izango da (espazio eta oharrak barne). Doktoretza tesien kasuan, zuzendariak bermatu beharko ditu.