es | eu

XLIX edizioa

Erdi Aroan ingurumenak jasandako eraldaketak. Paisaiak, baliabideak eta giza jarduerak

Ingurumenaren historiak aparteko bilakaera izan du azken bi hamarkadetan. Ildo horretan, zientzia paleoklimatikoan egindako aurrerapauso erraldoiei esker, zehaztasun askoz handiagoz uler daiteke Erdi Aroko herrixketako bizitza nolako ingurunetan garatu zen. Zehazki, berotze-faseak (VI. mendetik XIII.era) eta hozte-faseak (XIV. mendetik aurrera) erabakigarriak izan ziren Europako gizarteen nekazaritza-garapenean eta, horrenbestez, garapen ekonomikoan. Era berean, fenomeno jakin batzuk, esate baterako, sumendi-erupzio handiak eta Europako iparraldean 1315-1317 urteetan bizitako gosete latza sakonki ikertu dira. Ingurumen-baldintzek eta giza jarduerek eragina izan zuten Europako paisaien eraldaketan. Eraldaketa horren ezaugarri nagusiak, oro har, IX.-XIII. mendeetako agrarizazio masiboa eta ondorengo mendeetako ekoizpenaren espezializazioa dira. Eraldaketa horiek neurtzea funtsezkoa da, baita eskualdeetako ekosistemak gero eta konplexuagoak ziren gizarteen eskakizunetara nola moldatu ziren azaltzea ere. Behe Erdi Aroko pandemiek, batez ere izurriak, agerian jartzen dute zein garrantzitsua den animalien eta gizakien arteko elkarrekintza sakonki aztertzea, maila mikrobiologikotik hasi eta etxe-abereekiko harremaneraino. Aro gutxitan aldatu da Erdi Aroan bezainbeste gizakiaren eta naturaren arteko inbrikazioa, eta premiazkoa da historialariek hori xehe azaltzea. Aste honetako helburua ingurumenaren historiaren ikuspuntu berri horien aberastasuna hainbat ingurunetan aztertzea da.

Laguntzaileak

Ayuntamiento de Estella / Lizarrako Udala Los Amigos del Camino de Santiago de Estella / Lizarrako Done Jakue Bidearen Lagunak Sociedad Española de Estudios Medievales Centro de Estudios Tierra Estella / Lizarrerriko Ikerketa-Gunea Obra Social la Caixa

Antolatzailea

Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernua